Egoitza: desgaitasuna duten pertsonentzat

Zer da? Zertarako da?

Desgaitasuna duten pertsonentzat itunpeko egoitza batean sartzeko eskaera.
Ostatua, mantenua eta zaintza orokor eta jarraitua eskaintzen dute egoitzek.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Ostatu-zerbitzua.
  • Zaintza pertsonaleko eta banakako laguntza
  • Arreta medikoa eta erizaintza
  • Zerbitzu psikosozialak

Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Bergaran erroldatuta dauden pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bi eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun-egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. mailaz, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • %33 edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua izatea.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio-txostena edukitzea, desgaitasuna duten pertsonentzako orientazioaren arloan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena daukan lantalde teknikoak emana.
  • Buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, osasun mentaleko arreta-sare publikoan arreta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzaileak eta bere familia-unitatea osatzen duten kide guztiek sinatutako baimena ematea udalaren alde, udalak Gipuzkoako Foru Ogasunean haien datu fiskalak eskuratu ahal izan ditzan.
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiria.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien aurrezki kutxako kartilak, epe jakinerako aurrezkiak, akzioak, bonoak...
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Bakarrik eskatzaileak edo zerbitzuaren onuradunek udalari baimenik eman ez diotenean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan haien datu fiskalak eskuratzeko:
    • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta-aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza jasoko duten guztiena, non azalduko den ez dutela errenta-aitorpenik egin.
    • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara