Desgaitasunaren balorazioa

Zer da? Zertarako da?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea, hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den desgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.
Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da Desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial iraunkor bat duten pertsonek.
  • Bergarako udalerrian erroldatutakoek.
  • Espainiar nazionalitatea dutenek, egoiliar-txartela indarrean dutenek (Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak izanez gero) edo pasaportea indarrean dutenek (Europako Batasuneko atzerritarrak), Europako Batasuneko Hiritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztuta.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Interesdunaren NAN edo familia liburua.
  • Borondatezko ordezkaritza eta ordezkariaren NAN, hala badagokio.
  • Osasun txartela.
  • Bakarrik Osakidetzari osasun txostena eskatzeko baimena ez denean (baimena eskaera-orrian markatu behar da), ondorengoa aurkeztu beharko da:
    • Mediku txostena eredu ofizialean.
  • Diputazioak, gainera, adituen txostenak edo berariazko probak ere eska ditzake, balorazioa egin ahal izateko.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Eskaera osatuta Foru Aldundira iristen denean, ebazpena eman aurretik, Aldundiko teknikariak eskatzailearekin harremetan jarriko dira balorazioa egiteko hitzordua jartzeko.

        Balorazioak Eibarren edo Donostian egingo dira.

        Elbarritasuna eta haren maila baloratzeko orduan hiru baremo-mota hartzen dira kontuan:

        • Desgaitasun-maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) elbarritasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.
        • Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea (HPL baremoa).
        • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (mugikortasun baremoa).

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara