Mendekotasun kasuetarako diru-laguntza: familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)

Zer da? Zertarako da?

Diru-laguntza bat da, familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzeko.

Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldatuta egon eta bertan bizi, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonek eska dezakete: I, II eta III gradukoek edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura dutenek.

Baldintzak:

  • Estatuko lurraldean bizi izatea gutxienez 5 urtez, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. Espainiar nazionalitatea dutenek erresidentzia efektiboa (errolda) egiaztatu beharko dute epe horietan, eta atzerritarrek legezko egoitza (erresidentzia baimena). Bestalde, Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan legez bizitako epeak ere Estatuan eginak balira bezala kontatuko dira baldintza honen ondorioetarako. Azkenik, eskatzailea adintxikikoa bada, ez du Estatuan egoitza legalik izan behar eta ez ditu bete beharko baldintza honetako egoitza epealdiak.
  • Zerbitzua Bergaran eman behar da.
  • Mendekotasun egoerarako beharrezkoak diren arreta eta zaintza mendekotasuna duen pertsonaren etxean ematea eta egokiak izatea mendekotasun graduaren beharretarako.
  • Beharrezko zaintza ondo emateko etxeko elkarbizitza eta bizigarritasun baldintzak egokiak izatea.
  • Zaintzaileak honakoak bete beharko ditu:
    • 18 urtetik gorakoa izatea eta, eskatzaileak II. edo III. graduko mendekotasuna duen kasuetan, 85 urte edo gehiago ez izatea.
    • Mendekotasunik ez izatea eta %65eko edo gehiagoko desgaitasunik ez izatea.
    • Estatuan legez bizitzea (adintxikikoen zaintzaileak salbu).
    • Mendekotasuna daukan pertsonaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, odol, ezkontza edo adopzio bidez senidea izatea hirugarren ahaidetasun graduraino, legezko tutorea edo harrera familia izatea, eta mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea. Familia lotura hori ez da eskatuko etxe berdinean azken 5 urtetan eskatzailearekin batera bizi izan direnen kasuan, edo erlijiosoek beren komunitateko beste kideei zaintzak eskaintzen dizkietenean.
    • Zaintzaileak ezingo dizkio bere zerbitzuak eskaini etxe berean mendekotasun egoeran bizi diren bi pertsona baino gehiagori, baldin eta adintxikiko bere seme-alabak ez badira.
    • Zaintzaileak prestazioa onartu eta ondorengo 6 hilabetetan Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko zainketei buruzko oinarrizko prestakuntza egin beharko du. Salbuetsita daude 75 urtetik gorako zaintzaileak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Zaintzailearen Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ)
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasun egiaztagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europar Batasunean) legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda.
  • Izatezko bikoteari dagokion agiria.
  • Familia liburua.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
        • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

        Organo erabakitzailea

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Ikus kopuruak

        Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaiokeen edozein aldaketa 30 eguneko gehienezko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.

        Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.

        Oker jasotako diru zenbatekoak bueltatu egin behar dira.

        Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututakoan egingo da. Eskatzailea aipatutako kontuaren titularra izan beharko da, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.

        Gehienezko prestazioaren murrizketak:

        • Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
        • Ondoren, bateragarri/bateraezineko erregimenean ezarritako kenkariak ere aplikatuko dira: Etxez etxeko laguntza (%20ko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala (%50eko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala gehi etxez etxeko laguntza (%60ko kenketa).
        • Azkenik, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede bererako beste prestazioaren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara