Gizarte Zerbitzuak: egiaztagiriak

Zer da? Zertarako da?

Gizarte Zerbitzuen eskumeneko diru-laguntzak edo beste prestazio batzuk (desgaitasun-kalifikazioa, mendekotasuna, etab.) jaso izanaren edo jaso ez izanaren egiaztagiriak eskatzea.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Aurrez aurre eskatzen den kasuetan

  • Titularraren Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo ordezkatzen duen agiri ofiziala
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Eskaera telefonoz edo posta elektronikoz eginez gero, ziurtagiriaren titularraren datu hauek eman beharko dira:

  • NAN edo ordezko beste nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, izena eta bi abizenak (erroldan jasota dagoen helbidera bakarrik bidaliko da).

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Momentuan (ikusi Oharrak)

      Legeak eta arauak

      Ez dagokio

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      Ziurtagiria B@Z-en emateko aukera badago, momentuan emango da.

      Ziurtagiria B@Z-en emateko aukera ez badago, Gizarte zerbitzuetako departamentura bideratuko da.

      Gizarte Zerbitzuak ziurtagiria korreoz bidaliko du

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        • Eskura emango dira, betiere jasotzailea ziurtagiriaren titularra edo honek baimendutako ordezkaria -behar bezala egiaztatua- bada.
        • Gainontzeko kasuetan, ziurtagiria titularra erroldatuta dagoen etxera bidaliko da.
        • Eskatzen den ziurtagiria emateko informazioa Bergararren @rreta Zerbitzuan egonez gero, momentuan emango da. Beste erakunde batzuetatik eskatu behar izanez gero ziurtagiria, haiek finkatzen duten denboran erantzungo da.

        Aldundiko ziurtagiri guztiak, negatiboa salbu, edozeinen eskura daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan: www.gizartepolitika.eus eta www.gipuzkoa.eus helbidetan.

        Internetez eskatzean bi aukera daude:

        1-. Identifikatu gabe, NANa sartu eta Erregistro Batuko helbidera bidaliko da postaz.

        2-. Identifikazio elektronikoarekin (klabe operatiboa, B@KQ edo ziurtagiri elektronikoarekin), momentuan eskuratuz ziurtagiria

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara