Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzuak eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte larrialdiko egoerei. Gizarte zerbitzuen ordutegiaren barruan ez da baliabide hau aktibatuko ordezko bizitoki bat eskatzen ez bada edo aukera hori udalaren eskumena bada.

Gizarte larrialdiko egoera izango da aurreikusi ez den gertakari batek eragin duena, dela naturala edo probokatutakoa, ahalmen pertsonalei, bizitzeko baliabideei eta gizarte eta familia harremanei edo sareei kalte eragin, eta horiek konprometitzen dituena. Gertakari horren ondorioz, pertsonak babesgabetasun larrian geratuko dira, eta esku-hartzeak berehalakoa eta ezinbestekoa izan beharko du. Egoera horretatik eratorritako behar sozialak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik bideratuko dira, egoera larritu ez dadin eta kalte handiagorik eragin ez dezan.

Gertaera horiek eragin ahal diete pertsona, familia edo elkarbizitza-unitate bati edo zenbaiti, zein herritar ugariri. Kasu horietan katastrofe handiez edo larrialdi handiez ariko ginateke; hortaz, indarrean dauden larrialdi planen barruan esku hartu beharko da, plan horien barruan edo ondoren Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik egin beharreko esku-hartzeak eragotzi gabe.

Nork eska dezake?

a) Bat-batean sortutako babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak, bereziki: galtze-egoera eta/edo orientabidea galtzearen egoera; zaintzaileak utzi izanaren edo bat-batean sortutako absentziaren egoerak; genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako egoerak.

b) Egoera berezien ondoriozko gizarte-larrialdiko egoeretan dauden pertsonak: zirkulazio-istripua, sutea, uholdea edo bestelako ezbeharrak.

Ez da inolako betebeharrik eskatuko, xedapen teknikoa izatearena izan ezik; eta Gizarte Zerbitzuen Legeak 3.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako gizarte larrialdiko zerbitzutzat eta zuzenean eskuratzeko zerbitzutzat joko da.

Gizarte larrialdiko egoera baten aurrean egotea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuak 28.1 artikuluan zehaztutako eran.

Aurkeztu behar diren agiriak

Oinarrizko identifikazio-datuak.

Non eskatzen da?

Udalaren gizarte zerbitzuetan larrialdiak artatuko dira

Gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo Gizarte Larrialdien Zerbitzuan, 943224411 telefonora deituz, edo SOS DEIAKen 122 telefonora deituz, edo Bergarako Udaltzaingoan: 010 Bergaratik deituz gero edo 943779106 Bergara kanpotik deituz gero..

Kostua

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Erabakitzeko epea

  • Aurreikusitako epea: Momentuan.
  • Legezko epea: Berehala.
  • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

Legeak eta arauak

Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

Beharrezkoa izanez gero, Gizarte Larrialdien Foru Koordinaziorako Zerbitzuak ahalik eta azkarren bideratuko die kasua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako dagokien zerbitzuei.

1.Dagozkion kasuetan, Gizarte langileak urgentzia baloratuko du.

2.Espedientea, hala badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaliko da.

    Organo erabakitzailea

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    Izapidetze honen ardura duen departamentua

    Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

    Oharrak

    Datu pertsonalen babesa

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

    Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

    Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

    Bergarako Udala

    San Martin Agirre plaza, 1

    20570 Bergara