Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: informazioa, balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzua.

Zer da? Zertarako da?

Herritar guztiei zuzendutako zerbitzua da. Gizarte zerbitzuetako prestazio eta programen informazioa, egoeraren balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da; eta baita beste babes sistema publiko batzuen informazioa ere.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak eman behar dira:

  • Izena eta abizenak.
  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaporte zenbakia.
  • Harremanetarako telefono bat.
  • E-posta helbide bat.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Momentuan.
      • Legezko epea: Ez dagokio.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

      Legeak eta arauak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin egoteko.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta Harrera Zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara