Idazle Eskolan ikasten dutenentzako diru-laguntzak.

Zer da? Zertarako da?

Idazle Eskolak, Bergarako UNEDen baitan, antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzea sustatzeko diru-laguntzak ematea.

Eskaera epea: urte bakoitzeko irailaren 15era artekoa, egun hori barne (aurreko ikasturtean, irailetik abuztura, biak barne, parte hartutako modulu eta hitzaldietarako).

Nork eska dezake?

Diru-laguntza eskuratu nahi duen bizilagunak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bergaran erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zatiek adierazitako kausaren baten pean ez egotea.
  • Egunean egotea betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan eta baita Udalarekin ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Idazle Eskolaren ziurtagiria, ikastaroan parte hartu izana egiaztatuko duena.
  • Langabetu txartela edo ikaslea dela edo, behintzat, aurreko ikasturtean ikasle izan dela egiaztatuko duen ziurtagiria. (%100eko laguntza lortu ahal izateko, aurkeztu beharrekoa).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Euskara departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 - 1. 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1250

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Euskara.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Euskara

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara