Herriko ikastetxeei diru-laguntza, "Gu ere bertsotan" programa bideratzeko.

Zer da? Zertarako da?

Herriko ikastetxeei diru-laguntzak, eskola-orduetan "Gu ere bertsotan" programa bidera dezaten.


Eskaera aurkezteko epea: ikasturte bakoitzaren hasieran, urriaren 15a baino lehen. Lagunduko diren jarduerak ikasturte horretan zehar eskainiko direnak dira.
Laguntza bi zatitan ordainduko da: %60 laguntza onartutakoan eta %40 ikasturte amaieran, jardueraren memoria onartu ondoren. Memoria uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Nork eska dezake?

Bergarako Lehen Hezkuntzako ikastetxeek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Antolatutako jardueraren berri azalduko duen txostena, besteak beste, honakoak jasoko dituena: jardueran parte hartuko duten ikastaldeak eta ume-kopurua, egutegia, aurrekontua, etc...
  • Betebehar fiskaletan eta Gizarte-segurantzakoetan egunean egotearen ziurtagiriak

Non eskatzen da?

    Postaz:
  • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
    010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
    • Legezko epea: Hiru hilabete.
    • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

    Legeak eta arauak

    Gehienez ere, kostuaren %65eko laguntza emango da.

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
    • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
    • Teknikariaren txostena, Euskara.
    • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
    • Jakinarazpena interesatuei (albokoei).
    • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

    Organo erabakitzailea

    Alkatea

    Izapidetze honen ardura duen departamentua

    Bergarako Udala - Euskara

    Oharrak

    Datu pertsonalen babesa

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

    Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

    Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

    Bergarako Udala

    San Martin Agirre plaza, 1

    20570 Bergara