Zabalkunde publikoko testuen zuzenketa eta itzulpena

Zer da? Zertarako da?

Zabalkunde publikokoak edo behin eta berriz erabiltzekoak diren euskarazko testuak zuzentzea edo gaztelaniatik euskarara itzultzea, euskararen erabilera sustatzeko.

Itzuliko diren testuak, beraz, hauetarikoak izango dira: kartelak, errotuluak, publizitate-orriak, inprimakiak, material-zerrendak, fakturak, menuak... Aldiz, ez dira, adibidez, itzuliko elkarte edo talde pribatuen aktak.

Ikus udal webgunean zuzenketa eta itzulpen zerbitzua eskaintzeko baldintzak.

Nork eska dezake?

Zabalkunde publikoko euskarazko idatziak sortu nahi dituen Bergarako edozein entitate pribatu edo herritarrek.

Aurkeztu behar diren agiriak

Zuzendu edo itzuli beharreko dokumentua, formatu digitalean.

Non eskatzen da?

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Euskara departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 - 1. 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1250

        Eskaerak zuzenean Euskara Zerbitzura bideratu behar dira zuzendu edo itzuli beharreko testua formatu digitalean helbide honetara bidaliaz: euskara@bergara.eus

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        Legeak eta arauak

        Ez dagokio.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskaera jaso ondoren, Euskara Zerbizuak eskatzaileari adieraziko dio lana egin ahal izango dion eta zein epetan egin ahal izango dion.

          Itzuli eta zuzendutako testua ere emailez itzuliko zaio.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Euskara

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara