Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) parte hartu dutenentzako diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) ikastaroetan parte hartzea sustatzeko diru-laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea: Eskaera edozein momentutan egin daiteke urte bakoitzaren irailaren 15a baino lehen eta laguntzagai direnak amaitu berri den ikasturtean (aurreko urteko irailaren 15etik indarrean den urteko irailaren 14ra) egindako ikastaroak dira.

Nork eska dezake?

Dirulaguntza eskuratu nahi duen bizilagunak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bergaran erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zatiek adierazitako kausaren baten pean ez egotea.
  • Udalari baimenik eman ezean, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiriak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Nortasun Agiria.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • UEUko ziurtagiria, ikastaroan parte hartu izana egiaztatuko duena.
  • Langabetu txartela edo ikaslea dela edo, behintzat, aurreko ikasturtean ikasle izan dela egiaztatuko duen ziurtagiria. (%100eko laguntza lortu ahal izateko, aurkeztu beharrekoa).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Euskara departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 - 1. 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1250

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Euskara.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Euskara

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara