Kirol instalazioen alokairua

Zer da? Zertarako da?

Instalazio hauek erreserba bitartez alokatzea (dagokion jardueren erabilerarako, betiere):

  • Agorrosingo padel-pista.
  • Labegaraietako barneko kantxa.
  • Tenis-pista.
  • Ipintzako futbol-zelaia.
  • Udal frontoiak: Fraiskozuri, Basalgo, Elorregi, Ubera, Zabalotegi, Osintxu eta Angiozar.

Nork eska dezake?

Edozein helduk edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Alta-orria: F0147.
  • Baja-orria: F0148.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Agorrosin
            Agorrosin kirolgunea
            Boni Laskurain 19 20570 BERGARA
            943 779 095

          Kostua

          Udalak onartutako ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzu
          publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik
          ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea. K epigrafea.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Datuak egiaztatu.
          • Datuak Agorrosingo aplikazioan sartu.
          • Argiak programatu.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kirolak

            Oharrak

            • Alta ematerakoan, eragina berehalakoa da.
            • Alta eman baino lehen, bazkidegaiak erreziboren bat ordaintzeke ba ote duen egiaztatuko da. Horrela balitz, ezingo luke inolako zerbitzurik kontratatu.
            • Bajak eragina izango du baja eskatu eta hurrengo hilabetetik aurrera, betiere hilaren 25a baino lehen eskatzen bada.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan.

            Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

            Bergarako Udala.
            San Martin Agirre plaza, 1.
            20570 Bergara.