Kirol ikastaroetan izen-emateak: altak eta bajak

Zer da? Zertarako da?

Kirol ikastaroetan parte hartzeko eskaera

Nork eska dezake?

Edozein helduk edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Alta-orria: F0149.

  • Baja-orria: F0150.

  • Igeriketa-ikastaroetan, norberaren maila adierazten duen agiria.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Agorrosin
            Agorrosin kirolgunea
            Boni Laskurain 19 20570 BERGARA
            943 779 095

          Kostua

          Udalak onartutako ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzu
          publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik
          ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea. K epigrafea.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Dagokion aplikazio informatikoan alta/baja eman.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kirolak

          Oharrak

          • Alta ematerakoan eragina berehalakoa izango da, salbu eta zozketa bidezko izen-ematea bada. Plazarik ez balego, dagokion jardueraren itxarote-zerrendan izena emateko aukera izango du.
          • Alta eman baino lehen, bazkidegaiak erreziboren bat ordaintzeke ba ote duen egiaztatuko da. Horrela balitz, ezingo luke inolako zerbitzurik kontratatu.
          • Bajaren eragina baja eskatu eta hurrengo hilabetetik aurrera izango da, betiere hilaren 25a baino lehen eskatzen bada.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara