Goiko Estazioan entseiatzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Musikariei eskaintzen zaien zerbitzua da, behar dituzten entseguak egin ditzaten horretarako prestatuta dagoen Goiko Estazioko lokalean.

Lokaletan egunero entseiatu ahal izango da, 10:00etatik 22:00etara.

Nork eska dezake?

Banaka edo taldean, musikan aritu nahi duten 16 urtetik gorako pertsonek.

Bakarlaria bada, Bergaran erroldatuta egon beharko du.

Taldeen kasuan, gutxienez taldekideen erdiak Bergaran erroldatuta egon beharko du.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • 16-18 urteko gazteen kasuan, gurasoen edo legezko tutoreen baimen idatzia behar da. XXX baimen-orria.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi aste.
        • Legezko epea: Zehaztu gabe.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        -Udalaren eta Goiko Rock musika-elkartearen arteko hitzarmena

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.

          Organo erabakitzailea

          Eskaera Goiko Rock musika-elkarteari pasatuko zaio eta beraiek jarriko dira harremanetan eskatzailearekin.

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

          Oharrak

          -Eskatzailea Goiko Estazioan entseiatzen hasten den momentuan, Goiko Rock elkarteko kide izatera pasatzen da, eta, beraz, udalak entseiatzeagatik ezer kobratu ez arren, elkarteak daukan mantentze-kuota (5 euro hilean) ordaindu beharko du.

          -Adin txikikoek (16 - 17 urtekoek) entseiatu dezakete, baina horretarako gurasoen baimen idatzia beharrezkoa da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara