Agorrosingo abonuak: altak eta bajak

Zer da? Zertarako da?

Agorrosingo kiroldegira sartu eta erabiltzeko alta edo baja eskaerak.

Nork eska dezake?

Edozein helduk edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Tarifa sozialetan: diru-laguntzen onuraduna izanaren egiaztagiria (DSBL edo GLL).
  • Ikasleak: indarrean dagoen ikasturteko matrikularen kopia.
  • Familia monoparentalak: eskatzailea semealabekin erroldatuta egon beharko du.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Agorrosin
            Agorrosin kirolgunea
            Boni Laskurain 19 20570 BERGARA
            943 779 095

          Kostua

          Udalak onartutako ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea. K epigrafea.

          http://www.bergarakirola.eus/taris.php?tipcuo=0

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, zigilatu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Abonatuen identifikazio tresnak sortzea: argazkia, hatz-marka, etab.
          • Dagokion aplikazio informatikoan alta/baja eman.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kirolak

          Oharrak

          • Alta emateko eragina berehalakoa da.
          • Alta eman baino lehen, bazkidegaiak erreziboren bat ordaintzeke ba ote duen egiaztatzen da. Horrela balitz, ezingo luke inolako zerbitzurik kontratatu.
          • Bajak eragina izango du baja eskatu eta hurrengo hilabetetik aurrera, betiere hilaren 25a baino lehen eskatzen bada.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara