Herriko ikastetxeei zuzendutako diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako haur eta gazteen heziketan lagungarri izan dadin, herriko ikastetxeen jardueran lagundu eta izaera hezitzailea duten ekintzak sustatzeko diru-laguntza.

Nork eska dezake?

Bergarako irabazi asmorik gabeko ikastetxeei zuzendutako diru-laguntza.

Maila hauetariko bat/batzuk eskaini behar dituzte: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa zikloak.

Aurkeztu behar diren agiriak

1) Zinpeko aitorpena, beste erakunde eta organismo batzuei eskatutako zein jadanik jasotako diru-laguntzei buruzkoa eta
jarduera edo programa burutzeko lorturiko beste diru-sarrerei buruzkoa.
2) Zinpeko aitorpena, non adieraziko den azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko debeku-egoeretako batean ere ez dagoela.
3) Zinpeko aitorpena, ikastetxean ikasturte horren hasieran matrikulatutako ikasle-kopuruaren gainekoa.
4) Diruz laguntzea nahi den proiektu / inbertsio bakoitzeko:

  • Deskribapena (helburuak, hartzaile-kopurua, noiz eta nola egingo den).
  • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu desglosatua. Hor azaldu beharko dira, diru-laguntzez gain, programa / inbertsioa aurrera eramateagatik lortutako berezko diru-sarrerak desglosatuta.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Lau hilabete
        • Legezko epea: Lau hilabete
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Hezkuntza eta Gaztedia.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hezkuntza, Berrikuntza, eta ekintzailetasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

        Oharrak

        -Eskaerak otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean egin daitezke.

        -Justifikazioak irailaren 28a baino lehen egin daitezke.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara