Izen-ematea udal ludoteketan

Zer da? Zertarako da?

Udal ludotekak gizarte eta hezkuntza ekipamenduak dira, euskaraz, haurren aisialdia modu hezitzailean garatzeko espazioak .
Bergaran hiru ludoteka daude:

-Oxirondo azokako goiko pisuan

-Angiozarren (eskolan)

-Osintxun (eskola ondoan)

Nork eska dezake?

4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoen guraso edo legezko tutoreek

Aurkeztu behar diren agiriak

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzuak eman edo udal aginpideko jarduera administratiboak burutzeagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea, A epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Ikasturte hasieran izen-ematean zehaztutako baldintzak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Teknikariaren txostena, Hezkuntza eta Gaztedia.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara