Izen-ematea Aldundiaren "Gazte oporraldiak" programan

Zer da? Zertarako da?

“Gazte oporraldiak” Aldundiak antolatzen dituen udako kanpamentuak dira, Udaleko Gazteria Sailak hauen informazio eta izen ematean laguntzen du.
Udalekuak Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko hainbat tokitan izaten dira (Caceres, Menorca, Tarragona, Zarautz...), uztailean eta abuztuan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 7, 10 eta 12 eguneko txandatan.
Udaleku hauek ingurune natural erakargarrietan izaten dira, eta jarduera ugari egiten dituzte gazteek: abentura-jarduerak, ur-jarduerak, aisialdikoak, festak, gaika antolatutako gau-jaiak.

Nork eska dezake?

13 eta 17 urte bitarteko guraso eta legezko tutoreek.
Inskripzioak gehienez hiruko taldetan egin litezke.

Aurkeztu behar diren agiriak

Lehen fasean aurre-inskripzio fitxa osatu behar da, adin-tarteen arabera:
- 14-15 urte
- 16-17 urte
- 14-17 urte

Non eskatzen da?

            Foru Aldundiaren web gunean: http://www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak

            Kostua

            Aldundiak ezarritako kuotak, hauen arabera:
            - 7 eta 10-12 eguneko txandak.
            - Tarifa orokorra, familia ugaria eta familia ugari berezia.
            - Kuota murriztuak, gizarte laguntzen jasotzaileentzat (GLL, AGI eta DSBE).

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteroko ebazpena buletinean.

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Udalak eskaera Foru Aldundira bidaliko du. Aldundiak eskaerak jasotakoan prozedura hau jarraituko du:

              1.Behin-behineko zerrendak argitaratu.
              2.Erreklamazioak eta zuzenketak zerrendetan.
              3.Plazak zozketatu.
              4. Behin betiko inskripzioak zuzenean familiek egin behar dituzte, bai aurrez aurre Aldundiaren bulegoetan, bai ohiko postaz, bai telematikoki.

              • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.

              Organo erabakitzailea

              Gipuzkoako Foru Aldundia

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara