San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak erabiltzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak alokatzeko eskaera.

2019an, erromeria ekainaren 30ean ospatuko da.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek eskaera egin dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dagokio

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Kultura departamentua
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1080

            Kostua

            • Eskatzaile bakoitzeko 150 euroko fidantza jarri beharko da, eta hiru mahaitik gora 300 euro (hau da, 4 edo 5 mahai hartzeko, 300 euroko fidantza jarri beharko da).
            • Mahaiak:
              • Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
              • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eta 8 edalontzi eskatu ahal izango ditu.
              • Mahai bakoitzaren alokatze-kostua: 28 euro.
            • Mahai eta aulkiak alokatzerakoan, zabor-poltsak ere emango dira
            • Edalontziak (mahairik alokatu gabe):
              • Edalontzi bakoitzaren alokatze-kostua: euro bat
              • Edalontziak itzuliz gero, edalontzi bakoitzeko euro bat itzuliko da.

            Mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 17 (astelehena) eta 18 (asteartea), Seminarixoko leihatilan.

            Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailaren 4, 5 eta 8an, 18:00-20:00ak bitartean, Seminarixoko leihatilan.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan.
            • Legezko epea: Berehala.

            Legeak eta arauak

            • Udalak onartutako araudia (dokumento honetan jasota) -

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Ez dagokio

            Organo erabakitzailea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kultura

            Oharrak

            San Martzial erromeri eguna San Martzial egunaren ondorengo igandean egiten da. San Martzial eguna igandea suertatzen bada, egun horretan bertan ospatzen da erromeria.

            Mahaiak eta aulkiak jasotzeko eguna: Erromeri egunaren bezperan.

            Mahaiak eta aulkiak entregatzeko eguna: Erromeri egunean

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara