Izen-ematea Aldundiaren udalekuetan

Zer da? Zertarako da?

Gipuzkoako Aldundiak udaleku itxien modalitatean antolatzen dituen udalekuak dira, hau da, gaua etxetik kanpo igarotzen dute parte-hartzaileek. Informazio eta inskripzioan Udaleko Gazteria Sailak laguntzen dio Aldundiari.

Udalekuak Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, euskaraz eta ele bietan, 7 edo 10 eguneko txandatan.

Nork eska dezake?

  • 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoen guraso edo legezko tutoreek.
  • Inskripzioak gehienez hiruko taldetan egin litezke.
  • Plazen % 5 gordetzen dira hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrentzat (Kasu horietan familiak zuzenean harremanetan jarri behar dira Aldundiko udalekuen zerbitzuarekin).

Aurkeztu behar diren agiriak

Lehen fasean aurre-inskripzioa bete behar da, honako adin-tarteen arabera:

- 7-8 urte
- 9-11 urte
-12-13 urte

Non eskatzen da?

            Kostua

            Aldundiak ezarritako kuotak, hauen arabera:

            - 7 eta 10 eguneko txandak.

            - Tarifa orokorra, familia ugaria eta familia ugari berezia.

            - Kuota murriztuak, GLL, Diru-sarrerak bermatzeko laguntza AGI* eta DSBEen jasotzaileentzat.

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero argitaratzen duena

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Udalak Foru Aldundiari bideratuko dio eskaera. Foru Aldundiak eskaerak jasotakoan prozedura hau jarraituko du:

              1.-Behin-behineko zerrenden argitalpena.

              2.-Erreklamazioak eta zuzenketak zerrendetan.

              3.-Plazak zozketatuko dira Aldundian.

              4.-Behin betiko inskripzioak zuzenean familiek egiten dituzte, Aldundiaren bulegoetan, postaz edo internetetik.

              • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.

              Organo erabakitzailea

              Gipuzkoako Foru Aldundia

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

              Oharrak

              Parte-hartzaileko inprimaki bat baino gehiago agertuz gero, eskaria ezeztatu egingo da

              Aurreko urteetan parte hartu ez zutenei emango zaie lehentasuna.

              Banaka, binaka eta hirunaka eman dezakete izena umeek, tokatzekotan guztiei edo inori ez zaie tokatuko.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

              Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

              Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara