San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak erabiltzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak alokatzeko eskaera.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek eskaera egin dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Ordainketa agiria (fidantza)

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Kultura departamentua
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1080

            Kostua

            • Eskatzaile bakoitzeko 150 € fidantza jarri beharko da eta hiru mahaitik gora 300 € (hau da, 4 edo 5 mahai, 300 €ko fidantza jarri beharko da).
            • Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
            • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
            • Mahai bakoitzaren alokagai kostua 20 €

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan.
            • Legezko epea: Berehala.

            Legeak eta arauak

            Ez dagokio

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Ez dagokio

            Organo erabakitzailea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kultura

            Oharrak

            San Martzial erromeri eguna: San Martzial egunaren ondorengo igandea. San Martzial eguna igandea tokatzen bada, egun horretan ospatzen da erromeria.

            Mahaiak eta aulkiak jasotzeko eguna: Erromeri egunaren bezperan.

            Mahaiak eta aulkiak entregatzeko eguna: Erromeri egunean

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

            Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

            Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara