Ferian parte hartzeko eskaera: Erramu Zapatuko feria

Zer da? Zertarako da?

Erramu Zapatuko feria: ganadu-erakusketa, elikagaien postuak eta artisautza-postuak.

Data aldakorra da, Aste Santuaren aurreko larunbata izaten da.

2020an apirilaren 4ean ospatuko da.

Izen emateko epea martxoaren 1ean bukatzen da.

Nork eska dezake?

Eskaera egin dezakete elikagaiak, artisautza edo bestelako produktuak salgai dituzten postuek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera egiten duen pertsonaren identifikazio-agiria (NAN, AIZ, Pasaportea)
  • Enpresaren IFK, eskaera eginiko produktuen salmentari dagokiona
  • Gizarte Segurantzan eta Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
  • Elikagaien postuetarako gainera:
    • Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).
    • Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. Bost urte baino gehiagoko dokumenturik ez da onartuko.
    • Nekazaritzarako ustiategiaren txartela: produkzio propioaren kasuan
  • Artisauen postuetarako gainera:
    • Artisau-txartela edo artisau-elkarte bateko parte izanaren ziurtagiria, artisautzako produktuen kasuan. Dokumentuak urte honetakoa izan beharko du, bestela ez da onartuko.

Puntuazioa lortzeko, hautazko dokumentazioa:

  • Tokiko ekoizlearen dokumentua
  • Artisautza tradizionala
  • Kalitate bereizgarria (Jatorri Izendapen Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua, Berezitasun Tradizional Bermatua), (Eusko Labela, Euskal Baserri Haragia, Euskadiko Kantauriko Hegaluzea, Euskadiko Kantauriko Antxoa)

OHARRAK:

Dokumentu guztiek pertsona edo enpresa beraren izenean egon behar dute.

Ez da tramitatuko dokumentazioa irakurtezina edota osatugabea duen inolako eskaerarik.

Dokumentazio guztia ez aurkeztea arrazoi nahikoa izango da onartutakoen zerrendan ez sartzeko.

Non eskatzen da?

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kultura departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1080

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        - Eskaerak aurkezteko epea bukautakoan, Udalak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda udal web orrian argitaratuko du.

        - Zozketa 2020ko martxoaren 23an, 09:00etan egingo da Udal Kultura Zerbitzuan.

        - Zozketaren emaitza web orrian argitaratuko da.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kultura

          Oharrak

          Urtero egiten da deialdia eta bertan zehazten da eskaerak egiteko epeak, baldintzak...

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara