Ferian parte hartzeko eskaera: Erramu Zapatuko feria

Zer da? Zertarako da?

Erramu Zapatuko feria: ganadu-erakusketa, elikagaien postuak eta artisautza-postuak.

Data aldakorra: Aste Santuaren aurreko larunbata

Nork eska dezake?

Eskaera egin dezakete elikagaiak, artisautza edo bestelako produktuak salgai dituzten postuek.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera egiten duen pertsonaren NANa

Enpresaren IFK, eskaera eginiko produktuen salmentari dagokiona.

Gizarte Segurantzan eta Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria.

Elikagaien postuetarako, gainera:

Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan)

Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. Bost urtetik goragoko dokumenturik ez da onartuko.

Nekazaritzarako ustiategiaren txartela, produkzio propioaren kasuan.

Artisauen postuetarako, gainera:

Artisau-txartela, edo artisau-elkarte bateko kide izanaren ziurtagiria, artisautzako produktuen kasuan. Dokumentuak urte honetakoa izan beharko du, bestela ez da onartuko.

Gainera, hurrengo atalean jasotako puntuak eskuratu nahi badituzte, bertan zehazten diren dokumentuak.

Oharrak:

Dokumentu guztiak pertsona edo enpresa beraren izenean egon behar dute.

Ez da tramitatuko dokumentazioa irakurtezina duen edo osatu gabe dagoen inolako eskaerarik.

Dokumentazio guztia ez aurkeztea arrazoi nahikoa izango da onartutakoen zerrendan ez sartzeko.

Non eskatzen da?

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kultura departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1080

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Deialdia arautzen duten oinarriak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, udalak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda prestatuko du eta 2019ko martxoaren 20an web-orrian argitaratuko du, erreklamazioetarako edota falta den dokumentazioa aurkezteko 10 eguneko epea emanez. Erreklamazioak edota falta den dokumentazioa posta elektronikoko helbide honetara bidali beharko dira: ferixabergara@bergara.eus

          Erreklamazioak edo aurkeztutako dokumentazio osagarria aztertu ondoren, udalak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin betiko zerrenda prestatuko du eta web-orrian argitaratutako du, zozketaren egun eta orduarekin batera.

          Janari-produktu, artisau-produktu (janariak ez direnak) eta landare apaingarrien erakusketa eta salmentarako postuak adjudikatzeko, hauek izango dira irizpideak:

          Tokiko ekoizleak (Nekazaritza eta abeltzaintza produktuak ekoiztu eta merkaturatzen dituenak, kontsumitzailearekiko hurbiltasun geografikoa eta bitartekaritzarik gabeko harreman zuzena bermatuz).

          Dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatu beharko du agiri bidez. Puntu 1.

          Produktu artisauen saltzaileak (Produktu tradizionalak, ekoizpen-prozesuaren jatorria kontrolatuta, lurralde bati lotuak eta kultura-sustraiekin identifikatuta, eskuz landutako teknika ez-automatikoekin eginak, gehigarririk gabekoak, eta ekoitzitako bolumenak mugatuak). Dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatu beharko du agiri bidez. Puntu 1.

          Kalitate bereizgarriak dituzten produktuak (Jatorri Izendapen Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua, Tradizional Bermatua): Eusko Labela, Euskal Baserriko Haragia, Euskadiko Kantauriko Hegaluzea Euskadiko Kantauriko Antxoa, ekoizpen ekologikoko elikagaiak.

          Agiri bidez egiaztatu beharko da. 2 puntu (0,5 puntu agiriko eta 2 puntu gehienez).

          Baldintza guztiak betetzen dituzten modalitate bateko eskabideen artean puntuazioan berdinketa izanez gero, postuaren esleipena zozketa bidez egingo da lehentasuna emanez puntu gehien dutenei.

          Puntuak dituztenei postua adjudikatu eta hala eta guztiz ere postuak libre geratuko balira, punturik ez dutenen artean egingo da zozketa.

          Emaitza eta kokapena web-orrian argitaratuko dira.

          Postua eskuratzeko baldintzak bete baina postua eskuratu ez dutenekin, itxarote-zerrenda bat osatuko da.

          Norbaitek uko egin nahi balioke, udalari posta elektronikoaren bidez jakinarazi beharko dio (ferixa@bergara.eus helbidera mezua bidalita) gutxienez feria-eguna baino 7 egun natural lehenago, eta udalak itxarote-zerrendan geratu denari adjudikatuko dio.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kultura

            Oharrak

            Urtero egiten da deialdia eta bertan zehazten da eskaerak egiteko epeak, baldintzak...

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara