Ferian parte hartzeko eskaera: San Martin feria

Zer da? Zertarako da?

San Martin feria egiten da San Martin egunaren (irailaren 16) aurreko larunbatean.

Ferian parte hartu nahi dutenek eskaera bideratu behar dute.

Nork eska dezake?

Ekoizleek

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Identifikazio-agiria (NAN, AIZ, pasaportea)
  • Osasun erregistroa
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta
  • Gizarte Segurantzaren azken kuota
  • Janari erabiltzailearen txartela

Non eskatzen da?

      Internet bidez:

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
      010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Kultura departamentua
        Udaletxea
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        943 779 100 - luz. 1080

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
      • Legezko epea: Hiru hilabete.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

      Legeak eta arauak

      Deialdia arautzen duten oinarriak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, zigilatu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kultura

        Oharrak

        Urtero egiten da deialdia eta bertan zehazten da eskaerak egiteko epeak, baldintzak...

        Eskatzaileek adierazi behar dute zein produktu duten salmentan eta lehiaketan parte hartuko duten edo ez.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara