Baimen eskaria, ekitaldi puntuala antolatzeko, eta lurzoru publikoa, udalaren jabetzako instalazioa edota udalak horretarako duen materiala erabiltzea

Zer da? Zertarako da?

Lurzoru publikoa edo Udalak dituen zenbait instalazio okupatuz edota udalaren materialak erabiliz ekitaldi bat antolatzeko edo jarduera puntual bat egiteko baimena eskatzen da.

Hemen jasotakoa ez da aplikagarri izango araudi propioa duten beste ekintzetan (hileta zibilak, terrazak, kontenedoreak, auzoetako jaiak, eta abar).

Nork eska dezake?

Gizarte, kultura, kirol edo interes orokorreko ekitaldiak antolatu nahi dituzten edo jarduera puntual bat egiteko lurzoru publikoa okupatu nahi duten irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek eska dezakete.

Bereziki, Bergarakoak diren irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo eragileek eta heziketa helburuak dituzten ikastetxeek Bergaran antolatzen dituzten ekitaldietarako.

Ekitaldia baino hilabete lehenago (gutxienez) eskatu beharko da. Materiala eskatzea baino ez denean, hamabost egun lehenago eskatzea nahikoa da.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Jendearentzat irekitako ekitaldi publikoetan, behin eskaera ontzat eman ondoren, gutxienez ondorengoak aurkeztu beharko dira:

  • a) Erabiliko den instalaziorako Udalak onartuta duen Auto-babes Plana ezagutzen dutela eta bertan jasotako segurtasunerako baldintzak beteko dituztela jasotzen duen idatzizko konpromiso-agiria, eta dagokion segurtasunaz arduratuko diren giza baliabideen zerrenda (izen-abizenekin), segurtasunaren ardura hartuko duenaren izen-abizenak eta egun horretarako harremanetarako telefono-zenbakia (F0108 eredua).
  • b) Erantzukizun zibileko poliza (frankiziarik gabe) kontratatua izanaren agiria, antolatutako ekitaldiak berak zuzenean edo antolaketak berak zeharka eragindako kalteetatik babesteko, hau da, antolatzaileari egotzi dakizkiokeen kalteen arriskuak babestuko dituena. (F0109 eredua).
  • c) Dagokionean, anbulantzia bertan egongo dela egiaztatzeko ziurtagiria.
  • Eskatzaileak fidantza jarri beharko du, utzitako materialak edo instalazioak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        08 - BILERA ARETOETAKO ERABILERAK

        Kiroletakoak ez diren jarduerak bilera aretotan egin ahal izateko, lehenbizi, udal kirol zerbitzuaren erabilera baimena eduki behar da eta ondoren, erabilera, egunean bertan tasa hau ordaindu.

        1 ordubete15,00 €
        Eguna50,00 €
        01 - ALOKAIRUA
        Alokairuko tarifa, lehen ordua54,00 €/orduko
        Alokairuko tarifa, bigarren ordutik aurrera43,20 €/orduko
        01 - PILOTA PARTIDUA EZ DEN BESTE EDOZEIN EKITALDI ANTOLATZEKO ALOKAIRUA
        Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldi antolatzeko alokairua82,95 €/eguneko
        02 - PILOTA PARTIDUA EZ DEN BESTE EDOZEIN EKITALDIREN ONDORENGO DERRIGORREZKO GARBIKETA BAKOITZEKO
        Beheko aldea196,40 €
        Beheko eta goiko aldea261,40 €
        03 - UDAL TAULATUA, UDALEKO LANGILEEK MUNTATZEA ETA KENTZEA
        7,5 x 6 m-ko taulatua1.609,70 €
        10 x 8 m-ko taulatua2.059,65 €
        12 x 8 m-ko taulatua2.530,60 €
        04 - UDAL TAULATUA, NORBERAK MUNTATZEA ETA KENTZEA (UDAL LANGILE BATEN PRESENTZIA DERRIGORREZKOA IZANGO DA)
        7,5 x 6 m-ko taulatua300,30 €
        10 x 8 m-ko taulatua343,25 €
        12 x 8 m-ko taulatua386,00 €
        05 - TAULATU PRIBATUA, NORBERAK MUNTATZEA ETA KENTZEA (UDAL LANGILE BATEN PRESENTZIA DERRIGORREZKOA IZANGO DA)
        45 m2 edo gutxiagoko taulatua128,80 €
        46 eta 80 m2 arteko taulatua171,65 €
        81 m2 edo gehiagoko taulatua214,55 €
        06 - MOKETA
        Moketa jartzea eta jasotzea154,65 €

        Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera (Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea K, N eta O epigrafeak).

        Eskatzaileak fidantza jarri beharko du, utzitako materialak edo instalazioak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru aste.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, dagokion departamendua.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Obra eta zerbitzuak.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Fidantza jartzea, horrela badagokio.
        • Lagatako materiala edota instalazioan utzi eta bueltatzea kontrolatzea.
        • Fidantza itzultzea, horrela badagokio.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Antolatutako ekintzak udalaz kanpoko beste edozein baimen beharko balu, Udalak emandako baimenak ez du antolatzailea salbuetsiko baimen horiek eskatu behar izatetik.

        Bergaran antolatzen diren ekintzak irekiak direnean Udalarekin adostu behar dira, Bergaran antolatutako beste ekintzekin batera ez izateko.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara