Tributu-betebeharren ordainketetan egunean dagoela adierazteko ziurtagiria

Zer da? Zertarako da?

Zergaduna Bergarako Udalarekiko tributu-betebeharren ordainketan egunean dagoela egiaztatzen du, betiere ziurtagiria egiten den egunarekiko.

Nork eska dezake?

Ziurtagiri hauek titularrek eska ditzakete, edo bestela horien legezko ordezkariek, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikatzeko agiriak:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        1. Beharrezkoak diren datuak egiaztatu eta ziurtagiria atera.

        2. Teknikari eskudunak egiaztagiria sinatu.

        3. Egiaztagiria interesdunari ematea.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Eskaria posta arruntez edo telematikoki egiten bada, ziurtagiria eskaera-orrian adierazitako helbidera bidaliko da, betiere helbide hori helbide fiskalarekin bat badator; horrela ez bada, helbide fiskalera bidaliko da.

          Informazioaren balio-aldia:

          3 hilabetekoa, ziurtagiria atera den egunetik hasita.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara