Liburutegiko irakurle txartela eskuratzea

Zer da? Zertarako da?

Herritar guztien eskura dago Udal Liburutegi Publikoko irakurle txartela lortzea.
Txartelarekin, liburutegiko euskarri desberdinen mailegu zerbitzua erabili daiteke.
Karnet hau baliogarria da Euskadiko Irakurketa Sareko udal liburutegi guztietan.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Identifikazio-agiri bat erakustea (NAN, errolda-agiria, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia -AIZ-, pasaportea...).
  • 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo tutoreek sinatu behar dute eskaera.

Non eskatzen da?

          Postaz:
        • Udal Liburutegi Publikoa
          Errotalde parkea 20570 BERGARA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Udal Liburutegi Publikoa
            Errotalde jauregia
            Errotalde parkea z./g. 20570 BERGARA
            943 779 100 luz.1900 - liburutegia@bergara.eus

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Ez dagokio

          Organo erabakitzailea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Liburutegia

          Oharrak

          Erabiltzaileek edozein datu-aldaketa jakinarazi beharko diote liburutegiari.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala.
          San Martin Agirre plaza, 1.
          20570 Bergara.