Kultur talde eta elkarteei euren jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Irabazi asmorik gabeko Bergarako kultur elkarteei urteko programak finantzatzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Ikus: http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetan zehaztutako alorrean kultur ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, betiere egoitza eta jarduteko esparrua Bergaran izanik.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Justifikatzeko memoria
  • Gastuen zerrenda sailkatua (I. eranskina)
  • Beste diru-laguntzen edo diru-sarreren zerrenda (II. eranskina)
  • Sarreren eta gastuen balantzea
  • Jardueren dokumentazio grafikoa
  • Aurrekontuarekiko desbideratze garrantzitsuenak
  • Udalari egiaztatzeko baimenik eman ezean:
    • Ogasunekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria
    • Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiri ofiziala

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kultura departamentua
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1080

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Kultura.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kultura

        Oharrak

        Eskaerak egiteko urteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara