Zerga erroldan altak, bajak eta helbide fiskalaren aldaketak

Zer da? Zertarako da?

Zerga-erroldan alta, baja, helbide fiskala edo beste zeinahi datu pertsonalen (izena, abizenak, NAN) aldaketa eskatzea, zergak eta tasak ordaintzeko jakinarazpenak egiteko.

Zerga-helbidearen kontzeptua:

Pertsona fisikoarentzat: ohiko bizilekua

Pertsona juridikoarentzat: egoitza soziala

Nork eska dezake?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok edo hauen legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikatzeko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Erreziboak helbideratzea nahi izanez gero, "Banketxe-bidez helbideratzea" inprimakia (F0047) bete beharko da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskaerak momentuan tramitatzen dira.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Zerga-administrazioari zerga-helbidearen aldaketaren berri eman ez bazaio, jakinarazpenak egiteko baliozkotzat hartuko da adierazitako azkena edota zergadunak zerga izaerako zeinahi agiritan adierazitakoa.

          Zergadunak bere zerga-helbidea aitortu ez badu, bien bitartean halakotzat hartuko da bera titular ageri den edozein higiezin edo ustiapen ekonomiko.

          Erroldaren batean zerga-helbidea aldatzea eskatuz gero, errolda guztietan aldatuko da.

          Posta arruntetik jasotako eskaerak, eskaera jaso eta 48 orduko epean gauzatuko dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara