Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea

Zer da? Zertarako da?

Lehen aldiz erositako ibilgailuaren gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez bajan egon diren ibilgailuei alta eman zaienean ere egin behar da.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren legezko ordezkarik, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikazio-agiriak:
1.Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
2.Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

Erreziboak helbideratzea nahi izanez gero, "Banketxe-bidez
helbideratzea" inprimakia (F0047) bete beharko da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Indarrean dagoen udal ordenantzaren arabera (Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala)

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Ibilgailua matrikulatu baino lehen.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera aztertu eta, horrela badagokio, autolikidazioa egin.
        • Autolikidazioa kobratu.
        • Dokumentazioa Errenta sailera bideratzea, geroago autolikidazioa berrikusi egin behar du eta.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Legeak agintzen du ibilgailuaren titularraren udalerrian ordainduko dela zerga.

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

        Oharrak

        1. Ibilgailuaren zerga hurrengo urteetarako helbideratu egin daiteke (ikusi "Erreziboen ordainketa helbideratzea" PR0048 prozedura).

        2. Errenta Sailak egindako berrikuspenak likidazio berri bat sor dezake.

        3. Udal-zergaren alta da; ibilgailuaren alta Trafiko Zuzendaritzan egiten da.

        4. Legeak dio ibilgailuaren titularra bizi den udalerrian ordaindu behar dela.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara