Fidantzak eta bermeak itzultzea

Zer da? Zertarako da?

Udal honetako Diruzaintzan ezarritako bermeak (eskudirutan edo abalez) itzultzeko eskaria.

Nork eska dezake?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren ordezkaria, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Identifikatzeko dokumentazioa:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi aste.
        • Legezko epea: Legezko epea izapide motaren araberakoa da. Kontratazioetan, gehienezko legezko epea 2 hilabete dira, berme-epea amaitzen denetik
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Izapide-motaren araberakoa.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, dagokion departamendua.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Diruzaintzari jakinarazi.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

        Oharrak

        • Abala, hala badagokio, komunikazioarekin batera bidaliko da; eta bermea eskudirutan egin bada, zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuko da.
        • Kontratuen arloan, kontratuaren likidazioa onartu eta berme-epea bukatu ondoren, erantzukizunik agertzen ez bada, ezarritako bermea itzuliko da edo kauzio-abala edo -asegurua ezeztatuko da.
        • Espedienteen motaren arabera, fiantzak bermatzen duen ekintza, lagapen edo erabakia bukatu eta gero, espedientearen departamentu arduradunak dagokion txostena egin eta bueltatzeko edo kitatzeko proposamenarekin hasiko da prozedura hau. Txosten honek interesdunaren eskaera ordezkatuko du.
        • Itzultzeko akordioa bi hilabeteko epean hartuko da eta jakinaraziko zaio interesdunari, berme-epea bukatzen denetik kontatzen hasita.
        • Lagungarria da eskaerarekin batera egindako diru-sarreraren frogagiria aurkeztea.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara