Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Eskualdatze dokumentuak jasotzea

Zer da? Zertarako da?

Zerga zuzena da eta lursailek izaten duten balio-gehikuntza zamatzen du, betiere balio-gehikuntza hori agerian gelditzen denean, jabetza eskualdatzerakoan edo jabaria mugatzen duen beste edozein egiazko gozamen-eskubide eratu edo eskualdatzerakoan.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edo horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Jabetza eskualdatzean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu edo eskualdatzean, dohainez egiten bada (dohaintza, herentzia...), eskuratzen duenak ordainduko du, edo bestela lursaila noren alde eratzen edo eskualdatzen den, harexek.

Jabetza eskualdatzean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu edo eskualdatzean, kostu bidez egiten bada (salerosketak...), transmititzen duenak ordainduko du, edota eskubide erreala eratu edo transmititzen duenak.

Titular bat baino gehiago badago, ordainagiri bat bidaliko zaio bakoitzari, hark jabetzan eta kuotan duen portzentajearen arabera.

Aurkeztu behar diren agiriak

Egindako transmisioa islatzen duen jatorrizko agiri publikoa. Gaur egun dauden arautegi eta bitarteko telematikoekin, kasu askotan dokumentuak Ziurtapenerako Notario Agentziaren bitartez aurkeztu daitezke.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Ez dagokio.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        1. Dokumentazioa jaso.

        2. Aurkeztutako dokumentazioari sigilua eman.

        3. Dokumentazio originala (sigilatua) interesdunari eman.

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Hipoteka Legea aldatzeagatiko legezko eragina 2013ko urtarrilaren 1etik izanik, zerga honi loturiko egintza edo kontratua duen edozein dokumentu Jabetza Erregistroan inskribatzeko, aurrez egiaztatu beharko da autolikidazioa, aitorpena edo komunikazioa aurkeztu dela transmisioaren objektu den lursaila dagoen Udalean.

          Aurkezteko epea:

          Bizien arteko egintzak (inter vivos): 30 egun baliodun.

          Heriotzaren ondoriozko egintzak: 6 hilabete, urtebetera arte luza daiteke.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara