Tributuetan salbuespenak eta/edo hobariak eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Udal tributu bakoitzaren araudian jasotako salbuespenak eta/edo hobariak eskatzea eta aitortzea, horrela badagokio.

Nork eska dezake?

Edozein zergadun edo haren legezko ordezkaria, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikazio-agiria:

1. Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.

2.Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Documentazio gehigarria:

Tributu edo salbuespen motaren arabera, kasuan kasu, tributua arautzen duen ordenantza fiskalak eskatzen duena, salbuespenaren baldintzak betetzen direla bermatuko duena.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

  1. Familia ugaria:
  • Familia ugariaren titulua.
  • Familia osatzen duten kide bakoitzaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpena -hobaria aplikatu beharreko aurreko urtekoari dagokiona- edo bestela egin behar ez izanaren ziurtagiria.

2. “Bizigune” programa:

  • Lagapen-kontratua

3. Energia berriztagarrietan:

  • Obra baimena eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kitapena

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA (14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak):

1.Minusbalia edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat

a) Minusbaliotasun maila %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude (7 puntu edo gehiago)

b) Minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak emandako ziurtagiri originala.
  • Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen zinpeko ziurtagiria.
  • Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-poliza

2.Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean egina.

3. Fabrikazio-egunetik kontatuta gutxienezko antzinatasuna dutenek.

Fabrikazio egunetik kontatuta 2018an gutxienez hogeita sei urteko antzinatasuna dutenek %100eko hobaria izango dute zerga kuotan. 2020an salbuetsita egongo dira 2019an 27 urte edo gehiagokoak eta horrela aurrerantzean. Horretaz gain, 30 urte betetzerakoan ibilgailu guztiak egongo dira salbuetsita.

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

4. 0 emisio eta ECO izaerako ibilgailuak:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Ibilgailuaren ingurugiro pegatina eta erosketa faktura.

5. Familia ugarien ibilgailuek:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Familia ugariaren titulua edo fotokopia konpultsatua.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

1. Nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-ustiaketara bideratutako eraikinetan egiten diren obrak.

  • Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko datu ekonomikoen ziurtagiria.

2. Fatxadak pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharrekoak:

Efizientzia energetikoaren ziurtagiria.

3. Babestutako birgaitze-obrek:

  • Eusko Jaurlaritzaren ebazpena eta ziurtagiria.

4. Eguzki-energiaren ekoizpena:

  • Administrazio eskudunak homologatutakoak direla adierazten duen ziurtagiria.

5.Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egiten diren obrak (mugikortasuna):

  • Obra-bukaerako faktura.
  • Hala badagokio, irisgarritasun baldintzen ziurtagiria edo praktikabilitate ziurtagiria

6. Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ondoren, harekin zuzeneko zerikusia duten obrak:

  • ITE ziurtagiria, egin beharreko obren maila adierazten duena.

7. Egun dagoen industria-sarearen pabiloi edo eraikinetan egiten diren obrak:

  • Obra-bukaerako ziurtagiria
  • Obra-baimenaren eskaera.
  • Langile kopurua gehitu dela ziurtatzen duten dokumentuak

8. Monumentu aitorpenaren ziurtagiria:

  • Monumentu aitorpenaren ziurtagiria

9. Suteak eta hondamendiak:

  • Obra proiektuan edo memorian jaso behar da sute edo hondamendi batek eragindako kalteak konpontzeko obrak direla

10. Igogailua jartzea:

  • Obra proiektua

11. Alde zaharreko lokal komertziala.

12. Birgaitze osoak PERCH eremuan

  • Obra proiektua

13. Zarata murrizteko.

14. Bio-eraikuntza:

  • Bio-eraikuntza irizpideak erabili direla ziurtatzen duen agiria

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        • Tributu bakoitzaren foru arauak
        • 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duena (15. art).
        • 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena (2. art).
        • 15/1989 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga arautzen duena (5. art).

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea eta sarrera erregistratzea.

        2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

        3.- Dagokion teknikariaren txostena.

        4.-Organo eskudunaren ebazpena.

        5.- Interesdunari jakinaraztea.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Oro har, salbuespena/hobaria onartu eta hurrengo urtetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

          ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

          1. Foru Arauak jasotako hobari eta salbuespenen kasuan, arau orokorra aplikatzen da (hobari eta salbuespenak indarrean sartzen dira eskatu eta hurrengo epealditik aurrera)

          2. Familia ugarien hobaria: urtero-urtero eskatu beharrekoa, urtea amaitu aurretik. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

          - Eskaera orria behar bezala beteta, behar diren datuak gehituz: kontu korrontea, hobaria eskatzen den etxearen helbidea,etab.

          - Familia ugariaren titulua.

          - Familiako kide guztien aurreko urteko PFEZ aitorpena

          3. Bizigune programa: arau orokorra

          EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGA:

          Arau orokorra

          ERAIKUNTZA ZERGA:

          Obra-baimena eskatu eta zerga autolikidatzen den une berean aplikatzen dira hobariak. Obra amaitu ondoren ematen diren hobariak (fatxadak, oztopo arkitektonikoak, etab.), obra amaitutakoan eta dagokion dokumentazioa (fakturak, ziurtagiriak, etab.) aurkeztu ondoren emango dira.

          IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

          Arau orokorra. Dena den, erreziboa ordaintzeko borondatezko epealdia amaitu aurretik eskatuz gero hobaria ematen da.

          Familia ugariren kasuan, eskaera egin behar da:

          - Eskaera orria behar bezala beteta. Behar diren datuak gehituz: hobaria eskatzen den ibilgailuaren matrikula,etab.

          - Familia ugariaren titulua.

          - Ibilgailuaren fitxa teknikoa

          Hobaria ematen bada, familia ugariaren titulua iraungi arte eta ez da urtero-urtero eskatu beharko.

          GAINBALIOAK (PLUSBALIAK):

          Ofizioz likidazioan sartzen ditugu.

          TASAK:

          Arau orokorra. Oharrak:

          1. Hirigintza-baimenak: EIOZ bezalaxe (Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga).

          2. Autolikidatu daitezkeen tasak autolikidazioa aurkeztean aplikatzen dira.

          3. Likidazio bidez kudeatzen diren tasetan, hobaria likidazioan jasotzen da.

          4. Kirol Zerbitzuko tasak Agorrosinen kudeatzen dira.

          5. Euskaltegiko tasak Euskaltegian kudeatzen dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara