Norberaren izenean dauden isunak kontsultatzea eta, nahi izanez gero, ordaintzea

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerrian trafiko-arauak hautsi izanagatik jarritako isunak ordaintzea, edo denboraz mugatutako aparkamenduaren (TAO) udal ordenantzaren aurkako salaketak ordaintzea.

Ordaintzeko epeak hauek dira:

Momentuan jakinarazita:
20 egun natural % 50eko deskontuarekin ordaintzeko.

Geroago jakinarazita:

20 egun natural % 50eko deskontuarekin ordaintzeko.

Isuna ordaintzen bada, zigor-prozedura amaitu egingo da honako ondorio hauekin:

a) Zehapenaren % 50eko murrizketa.

b) Alegazioak egiteari uko egiten zaio. Egiten badira, ez-aurkeztutzat joko dira.

c) Prozedura amaitzea, esanbidezko ebazpenaren beharrik izan gabe, ordainketa egiten den egunean.

d) Administrazio-bidea amaitzea, eta errekurtsoa bakarrik administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenan jar daiteke.

e) Administrazioarekiko auzia jartzeko 2 hilabeteko epea dago, ordainketa egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

f) Zehapena administrazio-bidean irmoa izango da ordainketa egiten den unetik, eta eragin osoak biharamunetik izango ditu.

g) Zehapena ez da aurrekari gisa jasoko Trafikoko Lurralde Burutza erakunde autonomoaren Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan, betiere puntu-galerarik ez dakarten arau-hauste larriak direnean.

Nork eska dezake?

Trafiko gaietan salatua izan den edozein pertsona fisiko edo juridikoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Pertsonaren NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Salaketaren buletina, edo salaketa edo zehapen jakinarazpena, hala badagokio.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udaltzaingoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1020
          943 779 163

        Ordainketak ondoko banketxeetan ere egin daitezke:

        Banco Sabadell, Banco Santander, Bankoa, BBVA Caixabank, Caja Rural Navarra, Kutxabank, eta Laboral Kutxa.

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Udalerriko hiri trafikoko ordenantza (64. art)

        Erabakitzeko epea

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Salaketaren kopurua ordaintzea.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Udaltzaingoa

          Oharrak

          Kasu batzuetan izan ezik (6/2015 LegEDen 111.art), gidariari ezarritako isuna ordaindu ez bada, arau-haustea egin den ibilgailuaren titularra erantzule subsidiarioa izango da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara