Erreziboak kontsultatzea, kopiak eskuratzea eta/edo ordaintzea

Zer da? Zertarako da?

IDENTIFIKAZIORIK GABE

Ordainketa. Ordainagiria eskura baduzu (zergak, tasak edo isunak), bertan azaltzen diren datuekin Eusko Jaurlaritzaren ORDAINKETA-PASABIDEA erabil dezakezu agiria online ordaintzeko:

ORDAINKETA-PASABIDERA ZUZENEKO SARBIDEA

IDENTIFIKAZIOA BEHAR DA

  • Kontsulta. Ez baduzu ordainagiririk, zure izenean dauden zergak eta tasak kontsulta ditzakezu.
  • Ordainketa. Udal zergak eta tasak ordaindu: Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, uraren eta hondakinen tasak...
  • Kobrantza-agiria (erreziboa) lortu: jatorrizkoa galtzen denean zerga-ordainketak egiteko balio duen agiria.
  • Ordaindu izanaren frogagiria lortu: jatorrizkoa galdu denean, ordaindutako ordainagiriaren kopia.

Helbideraturiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko dira.

Epe exekutiboa:
Borondatezko ordainketa-epea amaitu eta biharamunean hasten da epe exekutiboa, eta ordaindu beharreko zenbatekoak errekargua izango du:

  1. Premiamendu-probidentziaren jakinarazpenaren aurretik bada, %5eko errekargua.
  2. Premiamendua jakinarazi eta hilabete baten buruan, %15eko errekargua.
  3. Premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hilabete pasatu bada, errekargua %20koa izango da.

Premiamendu-probidentzia jakinarazi denetik hilabetean zorra ordaindu ez bada, zordunaren ondasunak enbargatzeko prozesua hasiko da.

Nork eska dezake?

Ordainagiriaren titularra edo ordezkari legala, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikatzeko agiriak:

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Ordainketak honako banketxeetan ere egin daitezke:

        Banco Sabadell, Banco Santander, Bankoa, BBVA Caixabank, Caja Rural Navarra, Kutxabank, eta Laboral Kutxa.

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Ez dagokio

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Ordainagirien kopiak:

          Eskaria telematikoki edo korreo arruntez egiten bada, aurreikusitako epea 48 ordukoa da. Erreziboa dagokion helbide fiskalera bidaliko da.

          Erreziboa edo erreziboak bideratzerako orduan interesdunari jakinaraziko zaio zer zor dituen ordaintzeko, eta era berean haiek ordaintzeko dituen aukerak.

          Ordainketak:

          Bankuren batera joz gero, ordaindu beharreko ordainagiriarekin joan beharko da.

          Entitatearen kutxazain automatikoan ere ordaindu ahal izango da. Ordaindu beharreko ordainagiria identifikatzeko haren barra-kodea pantailara hurbildu beharko da, eta jarraibideak segitu.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara