Tributuetan salbuespenak eta/edo hobariak eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Udal tributu bakoitzaren araudian jasotako salbuespenak eta/edo hobariak eskatzea eta aitortzea, horrela badagokio.

Nork eska dezake?

Edozein zergadun edo haren legezko ordezkaria, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Identifikazio-agiria:

1. Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.

2.Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Documentazio gehigarria:

Tributu edo salbuespen motaren arabera, kasuan kasu, tributua arautzen duen ordenantza fiskalak eskatzen duena, salbuespenaren baldintzak betetzen direla bermatuko duena.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

  1. Familia ugaria:
  • Familia ugariaren titulua.
  • Familia osatzen duten kide bakoitzaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitopena -hobaria aplikatu beharreko aurreko urtekoari dagokiona- edo bestela egin behar ez izanaren ziurtagiria.

2. Alokabide eta Bizigune programak:

  • Lagapen-kontratua

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

  1. Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak emandako ziurtagiri originala.
  • Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen zinpeko ziurtagiria.
  • Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-poliza.

2.Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean egina.

3. Fabrikazio-egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

4. Emisio bareko ibilgailuek eta ibilgailu hibridoek:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

5. Familia ugarien ibilgailuek:

  • Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  • Familia ugariaren titulua edo fotokopia konpultsatua.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

1. Nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-ustiaketara bideratutako eraikinetan egiten diren obrak.

  • Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko datu ekonomikoen ziurtagiria.

2. Fatxadak pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharrekoak:

  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiria.

3. Babestutako birgaitze-obrek:

  • Eusko Jaurlaritzaren ebazpena eta ziurtagiria.

4. Eguzki-energiaren ekoizpena:

  • Administrazio eskudunak homologatutakoak direla adierazten duen ziurtagiria.

5. Ezintasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek mugikortasunarekin erlazionatutako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egiten dituzten obrak:

  • Minusbaliotasun edo mendekotasun ziurtagiriak.

  • Obra bukaerako faktura.
  • Obraren kostuaren ordainketa nola egingo den ziurtatzen duen komunitate-akordioaren ziurtagiria aurkeztea. Horren ezean, jabetza-portzentajea hartuko da kontuan.

6. Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ondoren, harekin zuzeneko zerikusia duten obrak:

  • ITE ziurtagiria, egin beharreko obren maila adierazten duena.

7. Mugikortasunarekin erlazionatutako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egiten diren obrak:

  • Obra-bukaerako faktura.

8. Egun dagoen industria-sarearen pabiloi edo eraikinetan egiten diren obrak:

  • Obra-bukaerako ziurtagiria
  • Obra-baimenaren eskaera.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        • Tributu bakoitzaren foru arauak
        • 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duena (15. art).
        • 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena (2. art).
        • 15/1989 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga arautzen duena (5. art).

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea eta sarrera erregistratzea.

        2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

        3.- Dagokion teknikariaren txostena.

        4.-Organo eskudunaren ebazpena.

        5.- Interesdunari jakinaraztea.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

          Oharrak

          Oro har, salbuespena/hobaria onartu eta hurrengo urtetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

          ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

          1. Foru Arauak jasotako hobari eta salbuespenen kasuan, arau orokorra aplikatzen da (hobari eta salbuespenak indarrean sartzen dira eskatu eta hurrengo epealditik aurrera)

          2. Familia ugarien hobaria: urtero-urtero eskatu beharrekoa, urtea amaitu aurretik. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

          - Eskaera orria behar bezala beteta, behar diren datuak gehituz: kontu korrontea, hobaria eskatzen den etxearen helbidea,etab.

          - Familia ugariaren titulua.

          - Familiako kide guztien aurreko urteko PFEZ aitorpena

          3. Bizigune programa: arau orokorra

          EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGA:

          Arau orokorra

          ERAIKUNTZA ZERGA:

          Obra-baimena eskatu eta zerga autolikidatzen den une berean aplikatzen dira hobariak. Obra amaitu ondoren ematen diren hobariak (fatxadak, oztopo arkitektonikoak, etab.), obra amaitutakoan eta dagokion dokumentazioa (fakturak, ziurtagiriak, etab.) aurkeztu ondoren emango dira.

          IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

          Arau orokorra. Dena den, erreziboa ordaintzeko borondatezko epealdia amaitu aurretik eskatuz gero hobaria ematen da.

          Familia ugariren kasuan, eskaera egin behar da:

          - Eskaera orria behar bezala beteta. Behar diren datuak gehituz: hobaria eskatzen den ibilgailuaren matrikula,etab.

          - Familia ugariaren titulua.

          - Ibilgailuaren fitxa teknikoa

          Hobaria ematen bada, familia ugariaren titulua iraungi arte eta ez da urtero-urtero eskatu beharko.

          GAINBALIOAK (PLUSBALIAK):

          Ofizioz likidazioan sartzen ditugu.

          TASAK:

          Arau orokorra. Oharrak:

          1. Hirigintza-baimenak: EIOZ bezalaxe (Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga).

          2. Autolikidatu daitezkeen tasak autolikidazioa aurkeztean aplikatzen dira.

          3. Likidazio bidez kudeatzen diren tasetan, hobaria likidazioan jasotzen da.

          4. Kirol Zerbitzuko tasak Agorrosinen kudeatzen dira.

          5. Euskaltegiko tasak Euskaltegian kudeatzen dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara