Zorrak zatika ordaintzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Tributuen edo beste edozein zorren ordainketa modu zatikatuan egin ahal izatea.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Eskaerak, borondatezko epealdian

        Zorraren zenbatekoari berandutze-interesak gehituko zaizkio.

        Eskaerak, betearazteko epealdian

        Zorraren zenbatekoari, berandutze-interesez gain, dagokion errekargua ere gehituko zaio.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi aste.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Ogasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

        Oharrak

        Indarrean dagoen Aurrekontuaren Udal Arauak hau dio:

        14. artikulua: Zorrak zatika kobratzeko sistema.

        Bergarako Udalarekin zorrak dituen pertsona edo erakunde batek zor horiek zatika ordaintzeko eskaera aurkezten badu, Gipuzkoarako indarrean dagoen legedia aplikatuko zaio.

        Eskaera bakoitzaren aurrean, Ogasun Batzordeak baloratuko du abala aurkeztearen derrigortasuna.

        Halere, lehendik baldin badu errespetatu gabeko beste eskaera bat, ez zaio eskaera berria onartuko, zor osoa eta interes berrien batuketaren kopurua abalatzen ez badu.

        Legezko epea hilabete batekoa izango da –eskaera aurkezten denetik aurrera– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketaren Erregelamenduaren 42.1 artikuluan aurreikusitako gerorapen eta zatiketen kasuetan, eta berme gisa abala edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria ematen den kasuetan. Gainontzeko gerorapen eta zatiketetan, epea sei hilabetekoa izango da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara