Oinezko-guneetan sartzeko aginte-gailu automatikoak eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Bergarako herrian, oinezko guneetan bizi direnei edota lokalen jabeei ibilgailuz pasabidea baimentzea da helburua.

Etxebizitza bakoitzeko mando bat emango da Artekalean eta Arruriagan.

Kotxe bakoitzeko mando bat emango da Goenkalean.

Gainontzeko kaleetan (Barrenkalea, San Martin Agirre plaza, D. Irala kalea, Ikerleku, Iparragirre, Justo Garate plaza) atari bakoitzean mando bat bakarrik baimenduko da.

Nork eska dezake?

Bergarako herrian oinezko guneetan bizi direnek edota lokalen jabeek.

Aurkeztu behar diren agiriak

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udaltzaingoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          092 / 943 779 106
          943 779 176

        Kostua

        Eskatzen den lehen aginte-gailua udalak ordainduko du. Hurrengoak, aurrekoa galdu egin delako edo apurtu egin delako, bizilagunaren kontura izango dira

        Mandoa berriztatzea: 25,50 €

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Aginte-gailuen erabilera-arauak:

        - Itxitako gunean ezingo da autoa laga zamalanek irauten duten denbora baino gehiago.

        - Oinezkoen gunea denez, bertatik oso abiadura txikiaz joango da arriskuak ekiditeko.

        - Ezingo da baimendutakoa ez den erabilerarako erabili, ez bada Udalak espresuki eta idatziz adierazten duela emandako baimenarekin.

        - Aginte-gailua behar bezala erabiltzen ez bada, edo Udalak jarritako baldintzak errespetatzen ez badira, edota Udalaren ustetan aginte-gailuaren erabilera zuzena ez bada, aginte-gailua entregatuarazi ahal izango die, inongo kalte-ordainik gabe.

        - Aginte-gailua izateko alegatutako premia desagertuko balitz, horren berri eman eta giltza entregatu beharko dute Udaltzaingoan.

        - Eskatzen den lehena udalak ordainduko badu ere, hurrengoak, aurrekoa galdu egin delako edo apurtu egin delako, bizilagunaren kontura izango dira.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

          Udaltzaingoaren txostena

          Obra eta Zerbitzuetako batzorde informatzailearen irizpena.

          Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

          Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Aginte-gailua entregatzea (ordaindu beharreko kasuetan aurretik mandoaren kostua likidatu behar da).

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Udaltzaingoa

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara