Erreziboen ordainketa helbideratzea

Zer da? Zertarako da?

Erreziboen ordainketa edozein finantza-erakundetan helbideratzea.

Nork eska dezake?

Edozein zergadunek edo haren legezko ordezkariak eska dezake, beharrezko baimena aurkeztuta.

Edozein unetan.

Indarrean dagoen zergaldiko borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo zergaldirako balioa izango dute.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Kontuaren titularra eta ordaintzeko betebeharra duena ez badira pertsona bera, ordainketa helbideratzeko eskaerarekin batera titularraren baimena aurkeztu behar da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Kontuhartzailetza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1040

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Berehala.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.

        Organo erabakitzailea

        Ez dagokio

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

        Oharrak

        Soil-soilik helbideratuko dira helbideratzea eskatzen den egunean interesdunaren izenean dauden eta formularioaren bidez eskatu diren erreziboak.

        Erreziboan titularitate-aldaketarik egonez gero, helbideraketa bertan behera geldituko da.

        Erreziboak bueltatzen badira, udalak helbideratzea kendu ahal izango du.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara