Haurren ospakizunak Oxirondo azokan egiteko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Oxirondo azokan egin daitezke umeen ospakizunak, baina gehienez 60 pertsonek parte hartu ahalko dute.

Ospakizunaren antolatzaileak (eskaria egin duenak) bere gain hartuko du instalazioak eta materialak egoki erabiltzearen ardura eta dagokion araudia betetzeko ardura.

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta dagoen edozein herritarrek.

Aurkeztu behar diren agiriak

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udal materialak erabiltzen diren kasuetan, utzitakoak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko, eskatzaileak 50 euroko fidantza jarri beharko du.

        Materiala ondo dagoela frogatu ondoren bueltatuko da fidantza hori.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera ereduarekin batera zehazten diren irizpideak.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Teknikariaren txostena, Hezkuntza eta Gaztedia.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Organo erabakitzailea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria

          Oharrak

          • Ospakizunean kontsumitu beharreko produktuak Oxirondo azokan saltzen badira, Udalak produktuak bertan erosteko gomendioa egiten die ospakizunaren antolatzaileei.
          • Eskatzaileak udal materiala erabili nahi badu 50 euroko fidantza ordaindu beharko du eskaera egiten den momentuan: Fidantza itzuli egingo zaie eskatzaileei, baldin eta araudian aipatzen diren betebehar guztiak betetzen badituzte. Horiek bete ezean fidantza galdu egingo da.
          • Ospakizuna egin nahi den datarako beste ekimenen bat programatuta egonez gero, lehenengoak izango du lehentasuna.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara