Taxia: ibilgailua aldatzea

Zer da? Zertarako da?

Udalak emandako taxi-lizentziari atxikitako ibilgailua aldatzeko baimena eskatzea.

Nork eska dezake?

Bergarako Udalak emandako taxi-lizentziaren titularrak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Ibilgailu berriaren ikuskapen teknikoaren txartela.
  • Ibilgailu berriaren zirkulazio-baimena.
  • Arrisku orotarako aseguru-poliza

Betiere Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak beteko dira, eta baita Udal Ordenantzan ezarritakoak ere.

Baimena emandakoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako herri arteko garraioaren baimena aurkeztu beharko du titularrak, dagokion jakinarazpena jaso eta beranduenez hamabost eguneko epean.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        03 - HIRUGARREN EPIGRAFEA: BAIMENDUTAKO EMAKIDADUN IBILGAILUEN ALDAKETA
        Baimendutako emakidadun ibilgailuen aldaketa25,10

        Udalak onartutako ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, H epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, Idazkaritza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara