Taxia: lizentzia eskualdatzea

Zer da? Zertarako da?

Lizentziaren eskualdaketa bidaiarien hiri-garraioaren taxi-zerbitzua emateko.

Nork eska dezake?

Interesdun diren pertsona fisikoek edo haien ordezkariek, betiere betetzen badituzte Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak.

Lizentziak honako kasu hauetan bakarrik eskualda daitezke:

a) Titularra hiltzean, ezkontide alargunaren edo oinordeko legitimoen alde. Hamabi hilabeteko epean hildako titularraren herentzian interesdun direnek herentziaren adjudikazioari ekin beharko diote, eta hori agiri bidez egiaztatu udalean. Izatezko bikotekideek senar-emazteek bezalako tratamendua izango dute, betiere harremana egiaztatzen badute Autonomi Erkidegoko dagokion erregistroak egindako ziurtagiriz edo udalen batek ziurtatuz gero.

b) Titularra jubilatu delako.

c) Ezkontide alargunak, edo a) paragrafoan aipatzen diren oinordekoek ezin dutenean lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu, lehentasunezko eskubidea izango du nahitaezko edozein oinordekok udal gidabaimena izanda.

d) Lanerako desgaitasun edo ezintasun iraunkorragatik.

e) Lizentziaren titulartasunak hamar urtetik gorako antzinatasuna duenean, eskualdaketa egin ahal izango da, eta ezingo da lizentzia berririk lortu udalerri barruan hamar urteko epean Ordenantzan ezarritako edozein eratan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskarian adierazi egin beharko da lizentziaren titular berria zein den.

  • NANa, proposatutako titularrarena
  • Eskualdatzea justifikatzen duen agiria, horrela badagokio

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantza fiskalaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea,H epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        1. Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman
        2. Udal zerbitzuen txostena.
        3. Alkatearen ebazpena.
        4. Interesdunari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari (Garraio Zuzendaritza) jakinarazi.
        5. Titular berriak agiri hauek aurkeztu behar ditu hamabost eguneko gehieneko epean -lizentziaren eskualdaketa baimentzen duen udal ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik-:
        • Lizentziari atxikitako ibilgailuaren zirkulazio-baimena, zeinekin egingo den zerbitzua.
          Lizentzia eskatzen den garaian ibilgailuak ezingo du bi urte baino gehiago izan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita, zeinahi herrialdetan egina delarik ere matrikulazioa.
        • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.
        • BTP motako edo goragoko gidabaimena.
        • Jarduera hasi izanaren zentsu-aitorpena, pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren eta balio erantsiari buruzko zergaren eraginetarako.
        • Alta-aitorpena, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian.
        • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, motordun ibilgailuen erabileratik eta zirkulaziotik datorrena eta derrigor eduki behar dena; eta erantzukizun zibileko poliza, garraio-zerbitzua ematerakoan erabiltzaileei eta/edo hirugarrenei eragindako kalte-galerak estaltzeko balioko duena.
        • Lanbidea normal burutzea eragozten duen oztopo fisiko edo psikikorik ez izatearen egiaztagiria.
        • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako hiriarteko garraiorako baimena.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Idazkaritza

          Oharrak

          Auto-taxiaren lizentziaren titular berriak, gehienez hamabost eguneko epean -eskualdaketa onartzen duen udal jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita-, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean zehaztutako agiriak ekarri behar ditu.

          Halaber, Udaltzaingoak dagokion ikuskapena egingo dio ibilgailuari.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara