Desgaituek/Ezinduek aparkatzeko txartela

Zer da? Zertarako da?

Desgaitu/Ezinduentzako mugatutako aparkalekuetan aparkatzeko txartela

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldaturik egonik honako kasu hauetakoren batean daudenak:

  • Desgaitasun-egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoak (%33 edo gehiago), eta % 33ko desgaitasunera iritsi gabe ezintasun iraunkor erabatekoa edo baliaezintasun handia onartuta dutenak, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:
    • Mugikortasun murriztua dutenak (gutxienez 7 puntu), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
    • Begi hoberenean zuzenketarekin 0,1 bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
    • 3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).
    • Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Pertsona fisikoak
    • Desgaitasuna/Ezintasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera-eredua
    • Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo, beharrezkoa bada, Atzerritarren Nortasun Txartela, eta Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
    • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
    • Desgaitasun-mailaren ikuskapen-ziurtagiria (bakarrik, eskatzaileak ez badu sinatu Udalak informazioa lortu ahal izateko baimena).
    • Txartel neurriko argazki bat.
  • Garraio kolektiborako ibilgailuak
    • Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako garraio kolektiborako bakarrik diren ibilgailu egokituak aparkatzeko txartela eskatzeko eredua
    • Erakunde, instituzio edo entitatearen Identifikazio Fiskalerako Kodea (IFK).
    • Sozietatearen estatutuak.
    • Pertsona fisiko eskatzailearen eta/edo legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo, kasua bada, Atzerritarren Nortasun Txartela.
    • Pertsona eskatzailearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
    • Ibilgailuen zirkulazio-baimena.
    • Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna zein desgaitasuna duten pertsonak atenditzeko zerbitzu sozialen arloan, mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonak garraiatzearekin zerikusia duten jarduera aurreikusiei buruzko memoria.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, sarrera eman.
        • Txartelak jasotzeko baldintzak betetzen dituen konprobatuko da.
          • Baldintzak betetzen baditu:
            • Aparkaleku-txartela prestatu eta momentuan emango da.
          • Baldintzak betetzen ez baditu:
            • Eskaera Gizarte zerbitzuetara bideratuko da aztertu dezan.
            • Erabakia eskatzaileari jakinaraziko zaio.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Txartelaren iraungitze-data gehienez 5 urtekoa izango da, ematen zaion egunetik kontatzen hasita. Desgaitasun/Ezintasun ziurtagiriko iraungitze-data laburragoa bada, data hau jarriko da iraungitze-data bezala.

          Iraungitze-data gainditutakoan txartela berriztu beharko da. Txartela berritzeko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar da. Txartela berritzeko, beti txartel zaharra aurkeztu eta entregatu behar da.

          Txartela galduz gero, berria emateko, Ertzaintzan edo Udaltzaingoan salaketa jarri eta txartel berriaren eskaerarekin aurkeztu beharko da. Kasu honetan, iraungitze-data galdutako txartelak zuena izango da.

          Txartela bakarrik erabili ahal izango da titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan doanean.

          Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara