Aparkatzeko egoiliarren txartela eskatzea (TAO gunerako)

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerrian aparkaleku mugatu moduan seinaleztatutako guneetan aparkatzeko eskubidea aitortuta duten guneko biztanleei baimenaren adierazgarria den txartela ematea. Horretarako, udal ordenantzan zehazten diren kaleetan erregistratuta dagoen ibilgailuaren jabea izan behar da eta ibilgailua eta jabea helbide berean erroldatuta egon behar dira.
Halaber, gune horietan jarduera ekonomikoa dutenek ere txartela eskuratu dezakete, baldin eta ibilgailua jardueraren izenean badago eta hori ere helbide berean erregistratuta baldin badago.
Txartel honek ez du balio ondorengo aparkaleku hauetan:

  • San Martin Agirre plazan.
  • Ibargarai 3ko lurpeko aparkalekuan.
  • Oxirondo plazan.

Nork eska dezake?

Bergarako TAO (Trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) gunean helbideratuta dauden biztanleek.

Aurkeztu behar diren agiriak

________

  • Eskaera (F0053) behar bezala beteta
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ -Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udaltzaingoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1020
          943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu, eta behin-behineko txartela eman.
        • Eskatzaileak eskaera egin eta hiru asteko epean Udaltzaingoan jaso beharko du behin betiko txartela.

          Organo erabakitzailea

          Udaltzaingoa.

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Udaltzaingoa

          Oharrak

          Baldintzak betetzen direla egiaztatzen den momentuan behin-behineko txartela emango zaie; eta txartel honek hilabete bateko iraupena izango du.
          Baldintzetako bat gerora ez betetzea suertatuko balitz (adibidez errolda TAO gunea ez den helbide batera aldatzen bada), 7 egun naturaleko epearen barruan txartela entregatu eta baja-eskaera sinatu beharko da.

          Bigarren urtetik aurrera eskatzaileak bere etxean jasoko du aparkatzeko txartela.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara