Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia-eskaera

Zer da? Zertarako da?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia ematea edo berritzea.
Lizentzia bost urtetik bost urtera berritu behar da.

Nork eska dezake?

Bergaran bizi diren 18 urtetik gorako herritarrek.

Edozein unetan eska daiteke.

Txakurra eramaten duen pertsona bakoitzak eduki behardo du bere lizentzia.

Aurkeztu behar diren agiriak

-------------

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ -Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • 50/1999 Legearen 3. 1-b artikuluan aurreikusitako aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen agiria, Gobernuaren Azpiordezkaritzak emana (soilik espresuki Udalari baimenik eman ez bazaio).
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago Gipuzkoako zentro baimendu batek egindakoa.
  • Zinpeko aitorpena, non azaltzen duen eskatzaileak ez duela Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Zuzenbide Araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigor gehigarrietatik bat bera ere jaso, arau- hauste larria edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura-zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra (F0050 inprimakia).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udaltzaingoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          092 / 943 779 106
          943 779 176

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Korreoz bidaliko da.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Udaltzaingoa

          Oharrak

          Lizentziak bost urteko iraupena du. Epe hori igarotakoan berritu egin behar da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara