Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia-eskaera

Zer da? Zertarako da?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia ematea edo berritzea.
Lizentzia bost urtetik bost urtera berritu behar da.

Nork eska dezake?

Bergaran bizi diren 18 urtetik gorako herritarrek.

Edozein unetan eska daiteke.

Txakurra eramaten duen pertsona bakoitzak eduki behardo du bere lizentzia.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ -Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • .Ahalmen fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, azterketak egiteko baimena duen zentro batek emandakoa, betiere eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteko epearen barruan emandakoa izan behar da.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria, edo interesdunaren izenean eskatzeko sinatutako baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udaltzaingoa
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          092 / 943 779 106
          943 779 176

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Korreoz bidaliko da.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Udaltzaingoa

          Oharrak

          Lizentziak bost urteko iraupena du. Epe hori igarotakoan berritu egin behar da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara