Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa

Zer da? Zertarako da?

Norberaren jabetzako txakurrak, behin mikrotxipa jarri ondoren, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erroldan erregistratzea.

Nork eska dezake?

REGIAn erregistratutako animalien titularrak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera (F00052) behar bezala beteta
  • Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Osasun-kartila, non mikrotxiparen zenbakia jaso behar den.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia, salbu eta Bergarako Udalak berak emandakoa bada.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Udaltzaingoa
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1020
              943 779 163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Astebete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erroldan animalia erregistratuta dagoela egiaztatzen duen txartela jaso.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Udaltzaingoa

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

              Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

              Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara