4. kategoriako armak edukitzeko, A eta B motako txartelak eskuratzea

Zer da? Zertarako da?

4. kategorian sartzen diren armak edukitzeko udal baimena lortzea.

Nork eska dezake?

14 urtetik gora izan eta aipatzen den armaren bat eskuratu duten bergararrek, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Bergaran erroldatua izatea.
  • 14 urte baino gehiago izatea (18 urte baino gutxiagokoek guraso agintedunaren edo tutoreen baimena behar dute).
  • Behar diren baldintza fisiko edo psikikoak ez dituztenek ezin izango dute inolaz ere armarik eduki edo erabili.
  • Baldintzak eta arautegia onartzea.

Txartelak bakarrik balio du horretarako prestatuta dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Arma-dendan emandako txartelak, behar bezala beteta: arma txartelaren 3 ale eta titularraren datuak jasotzen dituen agiriaren bi ale.
  • 14-16 urte bitarteko adinekoen kasuan, gurasoen datuak eta euren sinadura agertu beharko dira.
  • 16-18 urte bitartekoen kasuan, eurak izango dira titularrak, eta txartela bere datuekin aurkeztuko dute, baina guraso batek ere sinatuta ekarriko du.
  • Eskatzailearen NAN (nortasun agiria).
  • Adingabekoen kasuetan, baita ere guraso agintedunaren edo tutoreen Nortasun Agiria.
  • Transmisioa denean, gaur egungo jabearen NAN edo AIZ
  • Arma edo armak

Non eskatzen da?

    Bertaratuta:
  • Udaltzaingoa
    Udaletxea
    San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
    08:30-13:30 (A.-L. / L.-S.)

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Udaltzaingoa
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1020
              943 779 163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Astebete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Armen txartela jaso Udaltzaingoaren bulegoan.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Udaltzaingoa

              Oharrak

              Urtarrilaren 29ko ED 137/1993 Arma Araudiaren 3. artikulua.
              INT agindua 2860/2012, abenduaren 27koa.

              A motako txartela: baimen honek laugarren kategoriaren barruan dauden arma hauetarako balio du:
              1.- Karabinak eta pistolak, tiro erdi automatikoak eta errepikakoak, eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako egite bikoitzeko errebolberrak eta disparatzeko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak.
              Iraupena: 5 urte

              B Motako txartela: baimen honek 4. kategoria barruan dauden armetarako balio du.
              2.- Arima leun edo marraduneko eta tiro bakarreko karabinak eta pistolak, eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako eragite bakuneko errebolberrak eta malgukiz edo erresortez eragindako aisialdiko edo kiroletako armak.
              Iraupena: iraunkorra.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara