Adingabekoak atzerrira joateko baimena

Zer da? Zertarako da?

Bergaran erroldatutako adingabeko bati bere aitak, amak edo legezko tutoreak atzerrira beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena eskuratzea.

Nork eska dezake?

Adingabekoaren aita, ama edo legezko tutorea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Adingabekoaren NAN (ezinbestekoa)
  • Aitaren, amaren edo legezko tutorearen NAN

Non eskatzen da?

    Bertaratuta:
  • Udaltzaingoa
    Udaletxea
    San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
    08:30-13:30 (A.-L. / L.-S.)

              Kostua

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              Erabakitzeko epea

              • Aurreikusitako epea: Momentuan.
              • Legezko epea: Berehala.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

              Legeak eta arauak

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Emandako baimena NANari atxikitzea, bidaiak irauten duen bitartean.

                Organo erabakitzailea

                Ez dagokio

                Izapidetze honen ardura duen departamentua

                Bergarako Udala - Udaltzaingoa

                Oharrak

                Datu pertsonalen babesa

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

                Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

                Bergarako Udala

                San Martin Agirre plaza, 1

                20570 Bergara