Kolunbarioen emakida

Zer da? Zertarako da?

Matxiategiko hilerriko udal kolunbarioen emakida.
Erraustutako hilotzaren edo gorpuzkinen errauts-kutxatila gordetzeko lekuari esaten zaio kolunbario.

Nork eska dezake?

Kolunbario batean erraustutako hilotzaren edo gorpuzkiaren errauts-kutxatila gorde nahi duten pertsona fisikoek edo horien ordezkariek.
Bakarrik onartuko dira udalerrian bizi zirenen errautsak dituzten kutxatilak, hau da, hiltzean udal-erroldan izena emanda zutenenak. Dena den, herritarren beharrei erantzuteko nahikoa toki izanez gero, herrian jaio baina hiltzean bertan bizi ez zirenen errautsak ere gorde ahal izango dira, aurretik eskaria egin eta Udalak onartu ondoren.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Edozein errausketa-labetan erraustu izana egiaztatzen duen dokumentua.
  • Aurretik lurperatuak izan ez diren hilotzen errauts-kutxatilak baldin badira, Erregistro Zibileko heriotza-inskripzioa.
  • Dagokion udal-tasa autolikidatu izanaren agiria.
  • Argazki bat, aukera hau erabili nahi denean.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        06 - KOLUNBARIO
        Kolunbario baten emakida, gehienez ere 10 urterako168,05
        Kolunbarioaren plaka argazkiarekin111

        Indarrean dagoen ordenantzaren arabera (Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza).

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hamabost egun.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        *Epe estimatua berehalakoa da Bergaran erroldatuta bazegoen hildakoa.Ez bazegoen hamabost egunekoa da.

        Emakida hamar urtekoa da, emakida-ebazpena jakinarazten zaionetik.

        Emakida-epea amaitu eta hilabetera inork ez badu errauts-kutxatila jasotzeko eskatu, Udalak hezurtoki komunera eramango du.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara