Herriko jaietan kale-salmentako postuak jartzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Pentekoste jaietan (urtero ospakizun datak aldatzen dira), Udalak baimendutako eremuetan, kalez kaleko salmenta egiteko baimena ematea eta tokia adjudikatzea.

Eskaerak urtero martxoaren 31a baino lehen aurkeztuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jasotako eskaeren artean zozketa eginda adjudikatzen dira postuak/lizentziak.

Zozketaren emaitzak jaietako hasiera data baino hilabete bat lehenago argitaratuko dira udalaren web orrian (www.bergara.eus) eta udalaren iragarki taulan. Bertan jasoko da ordaindu behar duten tasa eta ordaintzeko epea.

2019ko jaietarako zozketaren emaitza http://www.bergara.eus/eu/node/13098 kontsulta daiteke.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikoa zein juridikok, edo bere ordezkariak eska dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ -Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean, alta emanda dagoela ziurtatzen duen agiria (eskaera egiteko momentuan edo lizentzia jasotzen den unean aurkeztu beharko da).
  • Jarduera ekonomikoetan alta emanda dagoela ziurtatzen duten agiriak.
  • Elikagaiak saltzeko, janari-erabiltzaile agiria.
  • Erantzukizun zibileko asegurua kontratatua izanaren agiria (azken ordainagiria).
  • Salgaiaren arabera legez eskatu daitezkeen agiriak.
  • Jarduera horretan beste pertsona batzuk lanean edukiz gero, horiek gizarte segurantzan alta emanda daudela ziurtatzeko agiriak ekarri beharko dituzte, eta lan harremana ziurtatu beharko dute.
  • Atzerritarrei dagokienez, dagozkien egoitza- eta lan-baimenak lortu izana egiaztatzen duten agiriak.

Non eskatzen da?

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
      010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

      Fax-ez:
    • BERGARA
      943 779 163

      ARGIBIDE GEHIAGO:
    • Idazkaritza
      Udaletxea
      San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
      943 779 100 - luz. 1120
      943779163

    Kostua

    Indarrean dagoen ordenantzaren arabera (Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza, H epigrafea).

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Jaiak ospatu baino hilabete bat lehenago
    • Legezko epea: Hilabete bat.
    • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

    Legeak eta arauak

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    Salmentarako postua adjudikatu ondoren, dagozkion tasen diru-sarrera egin eta agiria bidali posta elektronikoaren bidez edo faxez.

      Organo erabakitzailea

      Alkatea

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Udaltzaingoa

      Oharrak

      Udalak edozein momentutan konprobatu ahal izango du aurkeztutako dokumentazioa. Horretarako jatorrizko dokumentazioa aurkeztea eskatuko da.

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

      Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

      Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara